Sartu zure bilaketa
accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Maiz egiten diren galderak (FAQs)

  • Nola erabili Cl@ve iraunkorra?

    Acordeón de Nola erabili Cl@ve iraunkorra?

    Cl@ve iraunkorra erabiltzeko, honako urratsak eman beharko dituzu:

    • Cl@ve sisteman izena eman eta, honela, aktibazio-kode bat eskuratuko duzu.
    • "Zure Gizarte Segurantza" atarian edo egoitza elektronikoaren segurtasunaren atalean, pasahitza kudeatzeko eremuan, erabiltzailea aktibatzeko zerbitzura sartu eta honako erabiltzaile-datuak bete: NAN/AIZ, helbide elektronikoa, aktibazio-kodea.
    • Izena ematean adierazitako mugikorrean jasoko duzu egiaztapenerako zenbaki-kode bat (One Time Password, OTP) eta kode hori sartu beharko duzu erabiltzailearen aktibazio-prozesuarekin jarraitzeko.
    • Dena behar bezala bete baduzu, nahi duzun pasahitza idazteko eskatuko zaizu, betiere orrialdearen oharretan adierazitako pasahitzentzako politika betetzen badu.
    • Urrats guzti hauek burututa, Cl@ve iraunkorraren autentifikazio bidez erabilgarri dauden zerbitzu guztiak erabiltzen hasi ahalko zara.
  • Zer behar dut nire Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea aktibatzeko?

    Acordeón de Zer behar dut nire Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea aktibatzeko?

    Zure Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea aktibatzeko zure NAN/AIZ zenbakia eskatuko zaizu, erregistroan eman zizuten aktibazio-kodea eta erregistro horretan adierazitako helbide elektronikoa. Gainera, hurbil eduki beharko duzu erregistroan adierazitako mugikorra, bertara bidaliko baitzaizu eskatuko zaizun egiaztapenerako zenbaki-kodea (OTP). Horren ondoren, nahi duzun pasahitza idazteko eskatuko zaizu eta zure Cl@ve iraunkorraren aktibazioa amaitzeari ekingo zaio.

  • Nola aukeratu nire pasahitza? Nire pasahitza erregistratzeko eskakizunak

    Acordeón de Nola aukeratu nire pasahitza? Nire pasahitza erregistratzeko eskakizunak

    Pasahitzak hainbat baldintza bete behar ditu: Baldintza horiek honakoak dira:

    • Gutxienez ere 8 karaktere izatea.
    • Gutxienez ere ondorengo talde bakoitzeko karaktere bat izatea: letra xeheak, letra larriak, zenbakiak eta karaktere bereziak (¡!$?%&#@/\()=¿?*[];,:._<>+-).
    • Pasahitzak 16 karaktere edo gehiago baditu, ez da murrizketarik egongo erabili beharreko karaktere motei dagokienez.
    • Pasahitzak ez du barne izango izena, abizenak edo NAN/AIZ.
  • Nola erabili nire Cl@ve iraunkorreko erabiltzailea/pasahitza?

    Acordeón de Nola erabili nire Cl@ve iraunkorreko erabiltzailea/pasahitza?

    Cl@ve iraunkorreko erabiltzailea/pasahitza erabiltzeko, lehenik Cl@ve iraunkorraren bidezko autentifikazioa eskatzen duen administrazio elektronikoko zerbitzura sartu behar duzu. Zerbitzu horrek Cl@ve sistemaren pantailara bideratuko zaitu eta bertan hautatu ahalko duzu Cl@ve iraunkorraren aukera. Aldi berean, zure erabiltzailea eta pasahitza eskatuko dizkizun beste pantaila batera eramango zaitu. Autentifikazioa zuzena bada, zerbitzura sartzea baimenduko zaizu.

  • Zenbat itxaron behar dut SMS bat jasotzeko?

    Acordeón de Zenbat itxaron behar dut SMS bat jasotzeko?

    Erabiltzailea aktibatzeko eta pasahitza kudeatzeko zerbitzuek SMS mezu bidez bidali ohi dute egiaztapenerako zenbaki-kode bat (One Time Password, OTP). 

    Erabiltzailea aktibatzeko eta pasahitza ahaztutako kasuetarako zerbitzuek egiaztapen-kodea eskatuko dizute erabiltzailearen autentifikazioa berretsi ahal izateko. 

    Pasahitza aldatzeko eta erabiltzaileari baja emateko zerbitzuek kode hori eskatuko dizute eragiketa berretsi ahal izateko, hau da, zerbitzua amaitzeko.

  • SMS mezua jasotzen ez badut, zer egin behar dut?

    Acordeón de SMS mezua jasotzen ez badut, zer egin behar dut?

    Mesedez, egiaztatu ondorengo egoerak:

    • multiSIM txartel bat erabiltzen ari bazara, SMS mezuak zenbaki nagusira bidaliko dira, ez bigarren mailakoetara. Egiaztatu zure gailu mugikorrean zenbaki zuzenarekin erregistratu zarela.
    • Egiaztatu zure telefonia-konpainiak zenbaki berezietatik datozen SMS mezuen bidalketa eta/edo jasotzea mugatuta ez izatea.
    • Baliteke arazoa zure gailu mugikorraren konfigurazioan egotea. Mesedez, saia zaitez zure SIM txartela beste gailu batean sartzen. (Kasuen %90ean, beste telefono batean saiatzean, entregatzeke zeuden SMS guztiak jasotzen dira).
  • Nire erabiltzailea eta/edo pasahitza ahaztu dut, nola berreskura dezaket?

    Acordeón de Nire erabiltzailea eta/edo pasahitza ahaztu dut, nola berreskura dezaket?

    Erabiltzaile-kodea ezin da ahaztu, beti izango baita zure NAN/AIZ.

    Pasahitza ahaztu baduzu, pasahitz berri bat ezarri ahalko duzu, betiere aktibazio-kodea gorde baduzu. Horretarako, sartu pasahitzaren ahazte kasuetarako zerbitzuan(Abre en nueva ventana)  eta jarraitu bertan adierazitako urratsei.

  • Nire erabiltzailea eta/edo pasahitza aldatu nahi dut, nola egin dezaket?

    Acordeón de Nire erabiltzailea eta/edo pasahitza aldatu nahi dut, nola egin dezaket?

    Ezin duzu erabiltzaile-kodea aldatu, beti izango baita zure NAN/AIZ.

    Pasahitza aldatzeko, pasahitza aldatzeko zerbitzuan autentifikatu beharko zara eta bertan deskribatutako urratsak eman.

  • Nire erabiltzailea aktibatzeko, aktibazio-kodea eskatzeaz gain, segurtasun-galdera bat erantzun behar dut. Zergatik?

    Acordeón de Nire erabiltzailea aktibatzeko, aktibazio-kodea eskatzeaz gain, segurtasun-galdera bat erantzun behar dut. Zergatik?

    Segurtasun-galdera erabiltzen da bot bidezko asmo gaiztoko erasoak ekiditeko eta, hartara, beste pertsona batzuek indarrezko erasoen bidez benetako erabiltzaileak erregistratzea ekiditeko.

  • Dagoeneko izena eman dut eta aktibazio-kode bat dut, baina nire erabiltzailea aktibatzen saiatzen naizenean "Erabiltzaile ez erregistratua" motako errorea agertzen zait.

    Acordeón de Dagoeneko izena eman dut eta aktibazio-kode bat dut, baina nire erabiltzailea aktibatzen saiatzen naizenean "Erabiltzaile ez erregistratua" motako errorea agertzen zait.

    Baliteke komunikazio-arazoak direla eta erregistroan emandako datuak oraindik eskuragarri ez egotea zure erabiltzailea aktibatzeko. Mesedez, saiatu erabiltzailearen aktibazio-zerbitzura sartzen 24 orduren buruan. Berriz ere arazoak aurkitzen badituzu, jarri gurekin harremanetan honako bideren bat erabiliz:

  • Dagoeneko badut Zure Gizarte Segurantza atariak edo Gizarte Segurantzaren Egoitzak emandako erabiltzaile/pasahitz bat. Sar naiteke erabiltzaile/pasahitz horrekin beste administrazioetako zerbitzu elektronikoetara?

    Acordeón de Dagoeneko badut Zure Gizarte Segurantza atariak edo Gizarte Segurantzaren Egoitzak emandako erabiltzaile/pasahitz bat. Sar naiteke erabiltzaile/pasahitz horrekin beste administrazioetako zerbitzu elektronikoetara?

    Garrantzitsuena da erregistroa nola egin zenuen jakitea: Gizarte Segurantzaren bulego batean edo Cl@ve-ren erregistro bulego batean. Izan ere, Cl@ve bulegoetan erregistratutako erabiltzaileek soilik burutu ahalko dituzte eragiketa horiek. 

    Hala ere, Gizarte Segurantzan erregistratutako eta Cl@ve sisteman ez dauden erabiltzaile guztiei eskainiko zaie Cl@ve sistemara migrazioa Gizarte Segurantzaren edozein zerbitzura sartzeko autentifikazioa burutzean, edo Zure Gizarte Segurantza atarira sartzean.

  • Erabiltzaile/pasahitzarekin sartzen ari naiz Gizarte Segurantzaren zerbitzu batean (esaterako, Zure Gizarte Segurantza ataria) eta Cl@ve sistemara sartzea eskaini zait. Zer esan nahi du horrek?

    Acordeón de Erabiltzaile/pasahitzarekin sartzen ari naiz Gizarte Segurantzaren zerbitzu batean (esaterako, Zure Gizarte Segurantza ataria) eta Cl@ve sistemara sartzea eskaini zait. Zer esan nahi du horrek?

    Horrek esan nahi du Gizarte Segurantzan izena eman zenuela Cl@ve sistema abian jarri aurretik eta, beraz, ez duzu baimena eman Gizarte Segurantzan erregistratu zenituen datuak Cl@ve sisteman erabil daitezen. Cl@ve sisteman eskuragarri dauden zerbitzu guztiak erabili ahal izateko, plataforma honetara sartu behar duzu adierazitako migrazio-prozesuari jarraituz.

  • Orain arte Zure Gizarte Segurantza atarira edo Gizarte Segurantzaren Egoitzako zerbitzu jakin batera sartzen nintzen Gizarte Segurantzaren administrazioak emandako erabiltzaile/pasahitzarekin. Orain Cl@ve logotipoa agertzen zait. Zer esan nahi du horrek?

    Acordeón de Orain arte Zure Gizarte Segurantza atarira edo Gizarte Segurantzaren Egoitzako zerbitzu jakin batera sartzen nintzen Gizarte Segurantzaren administrazioak emandako erabiltzaile/pasahitzarekin. Orain Cl@ve logotipoa agertzen zait. Zer esan nahi du horrek?

    Cl@ve logotipoa agertzen da adierazteko Zure Gizarte Segurantza ataria erabilgarri dagoela Cl@ve sistemaren erabiltzaileentzat, Gizarte Segurantzako erabiltzaileez gain.

  • Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Acordeón de Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Cl@ve sistema erabiltzeko laguntza gehigarria behar baduzu, honako bideak erabiliz eska dezakezu: