Sartu zure bilaketa
accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

NANaren igorpena eta erabilera

Sinadura ziurtagiri pertsonalarekin

  • Igorpen-prozedura

    Acordeón de Igorpen-prozedura

    Cl@ve sistemaren erabiltzaileen ziurtagiri elektronikoen igorpen- eta zaintza-betekizunak bere gain hartuko dituen erakundea izango da Poliziaren Zuzendaritza Nagusia, bere eskumenak baliatuz, martxoaren 13ko Segurtasun Indar eta Kidegoen inguruko 2/1986 Lege Organikoaren eta Nortasun Agiri Nazionalaren igorpena eta sinadura elektronikoko ziurtagiriak arautzen dituen abenduaren 23ko 1553/2005 Errege Dekretuaren arabera.

    Betekizun horiek burutzeko, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak egungo NANari dagokion gako publikoko azpiegitura erabiltzen du.

    Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenak baliatuz, konfiantzako zerbitzu-emaile gisa jarduten du 1999/93/CE Zuzentaraua indargabetzen duen identifikazio elektronikoari eta barne merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 Erregelamenduaren arabera eta sinadura elektronikoaren inguruko abenduaren 19ko 59/2003 Legean eta herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean aurreikusitako segurtasun-, osotasun-, konfidentzialtasun-, benetakotasun-printzipioen eta nahitaezko onarpen printzipioaren arabera.

    Herritar bati sinadura zentralizatuko ziurtagiri bat igortzeko bi prozedura erabili ahalko dira: Prozedura automatizatua, lehenengo sinadura egitean burutuko dena, edo eskuzko prozedura, non titularrak ziurtagiria igortzea modu boluntarioan eskatu ahalko duen.

    Edozein kasutan ere, sistemak herritarrari jakinaraziko dio bere ziurtagiria igorriko dela eta, momentu horretan, bere gakoak sor ditzan eskatuko dio. 

    Sorrera-datuek honako bermeak errespetatuko dituzte:

    • Konfidentzialtasuna

    • Praktikan, behin bakarrik agertuko dira.

    • Sinaduraren sorrera-datuak ondorioztatze baten bidez lortu ezingo direlako arrazoizko segurtasuna egongo da.

    • Sinadura segurtasunez babestuta egongo da momentu horretan eskuragarri dagoen teknologiaren bidez burututako faltsifikazioen aurrean.

    • Sinatzaile legitimoak bere sinaduraren sorrera-datuak babestu beharko ditu beste pertsonen erabileraren aurrean.

    • Sinatu beharreko datuak ezingo dira aldatu eta sinatzaileari erakutsiko zaizkio sinaduraren aurretik.

    Edozein kasutan, ziurtagirien sorrera legeak ezarritako baldintzen arabera burutu beharko da, herritarrak aurrez aurreko erregistroa burutu zuenetik igarotako gehienezko epe onargarriei dagokienez.

    Gizarte Segurantzaren Informatika Zuzendaritzak (GISS) ziurtagiri elektroniko zentralizatudun sinadura-zerbitzuen emaile gisa jardungo du eta, horretarako, sinadurarako beharrezkoa den Poliziaren Zuzendaritza Nagusian gorde eta kudeatutako informazioa eskuragarri izango du.

    Lehenengo pantailan pasahitza hautatuko dugu:

    Ondoren, sinadura-ziurtagiri zentralizatuaren igorpena amaituko dugu sinadura ondorengo atalean idatziz:

  • Sinadura zentralizatuaren prozedura

    Acordeón de Sinadura zentralizatuaren prozedura

    Cl@ve sistemak sinadura elektronikoko zerbitzuetara sartzea ahalbidetuko du, zehazki, ziurtagiri elektroniko zentralizatu bidez sinatu beharreko dokumentu elektronikoetara, guzti hori dokumentuak administrazio publikoen aurrean aurkezteko xedearekin, ziurtagiri elektroniko bidezko sinadura eskatu edo onartzen duten izapideetan. Honako alderdiak hartuko dira kontuan:

    Zerbitzura sartu ahal izateko, erabiltzaileak aldez aurretik eta berariaz eskatu beharko du sinadura zentralizaturako Cl@ve erregistroan erabilitako dokumentuari dagozkion ziurtagiri elektroniko zentralizatuak igortzea.

    Eskaera egiteko, eta ondoren zerbitzura sartzeko, edozein kasutan ere beharrezkoa izango da erabiltzailea maila aurreratuan erregistratu izana eta bere Cl@ve iraunkorra aktibatu izana. Gainera, identifikazioaren momentuan, segurtasun-egiaztapen gehigarri bat eskatuko da, erregistratutako erabiltzailearen mugikorrera bidaliko den erabilera bakarreko eta iraupen mugatuko kode bat erabiliz.

    Helburu hauetarako, Nortasun Agiri Nazionala eta haren sinadura elektronikoko ziurtagiriak emateko modua arautzen duen abenduaren 23ko 1553/2005 Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da.

    Sinadura zentralizatuko edozein prozesutan, bermatu egin beharko da gakoaren titularrak bakarrik erabiliko duela gakoa eta, beraz, gakoa erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da herritarra aldez aurretik autentifikatzea gutxienez ere 2 autentifikazio-faktore erabiliz, esaterako, sarbide-pasahitza eta mugikorrera SMS bidez bidalitako erabilera bakarreko kode (OTP) bat.

  • Sinadura zentralizatuko ziurtagiria berritzeko prozedura

    Acordeón de Sinadura zentralizatuko ziurtagiria berritzeko prozedura

    Sinadura zentralizatuko ziurtagiria berritzea automatikoki egin daiteke baldin eta legeak ezarritako baldintzak betetzen badira herritarrak aurrez aurreko erregistroa burutu zuenetik igarotako gehienezko epe onargarriei dagokienez. Baldintza horiek betetzen ez badira, ziurtagiria berritzeko herritarra erregistro-bulego batera hurbildu beharko da aktibazio-kode berri bat eskuratzeko eta bere erabiltzailea eta ziurtagiriak berriz aktibatu beharko ditu.

    Berritzea automatikoki burutzeko aukerarik bada, ziurtagiria automatikoki berrituko da herritarra sinatzera doanean eta bere sinadura-gakora sartzeko autentifikazioa pasa duenean. Momentu horretan antzematen bada ziurtagiria iraungita edo iraungitzear dagoela (iraungitze-data baino 2 hilabetera arte), sistemak gako berriak igorriko ditu, aldez aurretik gako zaharrak suntsituz, eta aurreko gakoak babesteko erabilitako baliabide berdinekin babestuko ditu berriak.

    Edozein kasutan, sistemak herritarrari jakinaraziko dio bere gakoak automatikoki berritu direla eta gakoen iraunaldiaren berri emango dio. Aurreko gakoak ez dira inongo kasutan indargabe utziko, aldiz, sistematik erabat ezabatuko dira etorkizunean erabil daitezen ekiditeko.

    Sinadura-ziurtagiriaren datuen berrikuntza edo pasahitza ahaztea:

    Berritzea sinadura-ziurtagiria iraungi delako:

  • Uko egite edo indargabetze-prozedura

    Acordeón de Uko egite edo indargabetze-prozedura

    Herritarrak Cl@ve sistema erabiltzeari uko egin diezaioke edozein momentutan, sisteman alta hartu badu ere.

    Uko egitea www.clave.gob.es atarian burutu daiteke, atari horretan identifikazio-prozedura pasa eta, erabiltzailearen aukeren artean, sistemari uko egitearena hautatuz. Eskaera hau NANa edo onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiliz edo aurrez aurre bulego batean burutu daiteke. (http://clave.gob.es/clave_Home/registro/Renuncia.html)

    Herritar batek sistemari uko egiten badio, bere ziurtagiri zentralizatua, izatekotan, indargabe utziko da, eta bere sarbide elektronikoa desgaitu egingo da, bai Cl@ve PINarekin nahiz Cl@ve iraunkorrarekin, Cl@ve identifikazio- eta autentifikazio-zerbitzuetarako eta sinadura elektronikoko zerbitzuetarako.

    Uko egitea dokumentu batean jaso beharko da, beraz, aurreko prozeduretako edozein hautatuta ere, herritarrak uko egiteko eskaera sinatu beharko du, bai ziurtagiri elektroniko bidez (bere ziurtagiri elektronikoa izan daiteke indargabe utzi aurretik) edo bai eskuzko sinadurarekin Cl@ve bulego batean.

    Cl@ve sistemak erregistratutako erabiltzaileen ofiziozko indargabetzea kudeatu ahalko du erabiltzailearen segurtasuna arriskuan jartzen duen egoera bat agertzen bada, esaterako, sistemaren iruzurrezko erabilera edo erabilera desleiala, edo erregistroan erabilitako identifikazio-datuen funtsezko aldaketa gertatzen denean.

    Herritar bati prozedura hau baliatuz bere erabiltzailea indargabe geratu dela jakinarazteko helburuetarako soilik, sistemak erregistroko datu-basean sartutako kontaktu-daturen bat erabili ahalko du aipatu egoeraren berri emateko.

    Indargabetzearen ostean alta berri bat burutu ahalko da soilik indargabetzea eragin zuen egoera aldatu egin bada.

    Indargabetzearen efektuak uko egitearen efektu berak izango dira.

    Ziurtagiri zentralizatuen indargabetzea ofizioz burutuko du administrazioak, ezarritako egoeretan.

    Behin ziurtagiria indargabetuta, sistemak bermatuko du ziurtagiri hori ezingo dela inolaz ere erabili sinadura-prozesu batean.

    Cl@ve sistemak automatikoki eta ofizioz kudeatuko du erregistratutako erabiltzaile zenduen baja, heriotzaren berri duen kasuetan. Heriotzaren ondoriozko bajaren efektuak uko egitearen efektu berak izango dira.