Sartu zure bilaketa
accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Zer da?

Administrazioaren zerbitzu elektronikoetara maiz sartzen diren pertsonentzat diseinatutako autentifikazio-sistema da. Erabiltzaile-kode bat, zure NAN edo AIZ eta aktibazio-prozesuan ezartzen den eta zuk bakarrik ezagutuko duzun pasahitz bat erabiltzen dira. Aktibazio-prozesua abian jarri ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik sisteman izena eman izana.

Segurtasun-maila handia eskatzen duten administrazio elektronikoko zerbitzuen kasuan, sistemak autentifikazioa indartu egiten du erabilera bakarreko zenbaki-kode bat sartzea eskatuz (One Time Password edo OTP) eta kode hori aldez aurretik bidaliko zaizu SMS mezu bidez zure telefono mugikorrera.