accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Preguntas frecuentes (FAQs)

  • Identifikazio-metodoa hautatzeko Cl@ve pantailan ezin ditut aukera guztiak hautatu, zergatik?

    Acordeón de Identifikazio-metodoa hautatzeko Cl@ve pantailan ezin ditut aukera guztiak hautatu, zergatik?

    Erabili nahi duzun zerbitzuaren ezaugarrien arabera, gerta liteke identifikazio-metodoren bat erabilgarri ez egotea.

    Horren arrazoia da zerbitzu horretara sartzeko eskatzen den segurtasun-maila identifikazio-metodo horrena baino handiagoa dela (esaterako, zerbitzuak bereziki babestutako datu pertsonalak tratatzen baditu).

  • Cl@ve iraunkorra erabiltzean, zenbaitetan SMS bidez bidalitako gakoa eskatzen dit eta, beste zenbaitetan, ez. Zergatik gertatzen da hori?

    Acordeón de Cl@ve iraunkorra erabiltzean, zenbaitetan SMS bidez bidalitako gakoa eskatzen dit eta, beste zenbaitetan, ez. Zergatik gertatzen da hori?

    Cl@ve iraunkorraren sistemak bi erabilera-modalitate ditu: arrunta eta indartua.

    Erabilera arruntean, nahikoa da erabiltzailea eta pasahitza ematearekin.

    Aldiz, zenbait zerbitzutan, eskaintzen dituzten eragiketen eta informazioaren ezaugarriak direla eta, erabilera arruntak ematen duena baino segurtasun-maila handiagoa eskatzen da. Kasu horietan, zerbitzuetara sartzeko modu indartua erabili beharra dago, erabiltzailea eta pasahitza erabiltzeaz gain, telefono bidez jasotako gakoa ere sartuz.

  • "Ez da baliozko ziurtagiririk eman" akatsa agertzen da

    Acordeón de "Ez da baliozko ziurtagiririk eman" akatsa agertzen da

    Cl@ve sistema ziurtagiri elektroniko batekin erabili ahal izateko ziurtagiri horrek izan behar du Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren "Egiaztapen-zerbitzu emaileen Zerrendan" (TSL) barne hartutako pertsona fisiko baten ziurtagiria edo aintzatetsitako langile publiko baten ziurtagiria.

  • Nire Cl@ve iraunkorraren pasahitza ahaztu dut, zer egin dezaket?

    Acordeón de Nire Cl@ve iraunkorraren pasahitza ahaztu dut, zer egin dezaket?

    Pasahitza ahaztu baduzu edo pasahitza blokeatuta geratu bada gehienezko 5 saiakeren kopurua gainditu delako, pasahitz berria ezarri ahalko duzu, betiere aktibazio-kodea gorde baduzu. Horretarako, sartu pasahitzaren ahazte kasuetarako zerbitzuan eta jarraitu bertan adierazitako urratsei.

    Aktibazio-kodea gorde ez baduzu, kode berri bat eskuratu ahalko duzu berriz ere Cl@ve sisteman izena emanez.

     

  • Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Acordeón de Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Cl@ve sistema erabiltzeko laguntza gehigarria behar baduzu, honako bideak erabiliz eska dezakezu: