Cl@ve Sinadura - Cl@ve
OHARRA: Datozen hilabeteetan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak emandako sinadura gakoaren ziurtagiria Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak – Monetaren Errege Etxeak – kudeatuko du, eta konfiantzazko zerbitzu elektroniko kualifikatuen emaile eta sistemako datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa jardungo du.
Aldaketa hori automatikoki egingo da, egungo segurtasuna eta pribatutasuna mantenduz, eta ez du inolako ekintzarik beharko.
Gako Iraunkorreko erabiltzailea kudeatu nahi baduzu, sartu hemen: https://sede.seg-social.gob.es/wps/portal/sede/sede/Inicio/ClaveIdElectronica
-
Cl@ve da estatuko sektore publiko administratibo guztirako identifikazio- eta autentifikazio-sistema eta sinadura elektronikoko sistema erkidea, adostutako gakoen erabileran oinarritutakoa, herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 13.2.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
-
Cl@ve sistemaren erabiltzaileen ziurtagiri elektronikoen igorpen- eta zaintza-betekizunak bere gain hartuko dituen erakundea izango da Poliziaren Zuzendaritza Nagusia, bere eskumenak baliatuz, martxoaren 13ko Segurtasun Indar eta Kidegoen inguruko 2/1986 Lege Organikoaren eta Nortasun Agiri Nazionalaren igorpena eta sinadura elektronikoko ziurtagiriak arautzen dituen abenduaren 23ko 1553/2005 Errege Dekretuaren arabera.
-
NAN elektronikoa erabiltzeko zenbait hardware eta software elementu izatea beharrezkoa da, txartelaren txipera sartu ahal izateko eta, hartara, bertan dauden ziurtagiriak erabili ahal izateko.
-
Atal honetan aurkituko ditugu Cl@ve sistemaren webgunean erabilitako terminologiaren definizioak.