Nola funtzionatzen du?
-
1
Sartu sistemara
Zure Cl@ve pasahitzak administrazio elektronikoko zerbitzu batean erabiltzeko, egin behar duzun gauza bakarra da zerbitzuaren hasierako pantailan ageri den ikonoa sakatu (adibidean, DGTaren puntuak eta aurrekariak kontsultatzeko zerbitzua).
Momentu horretan, Cl@ve pantailara bideratuko zaituzte.
-
2
Hautatu identifikazio-metodoa
Cl@ve pantailan, zerbitzu horretarako erabilgarri dauden identifikazio-metodoen arteko bat hautatzeko aukera izango duzu (gogora ezazu zerbitzuak eskatzen duen segurtasun-maila berdina edo handiagoa duten metodoak soilik egongo direla erabilgarri).
Erabilgarri ez dauden identifikazio-metodoak tonu grisean ageriko dira, koloretan egon beharrean.
Identifikazio-metodoa hautatzeko, egin klik "Sartu" botoian.
-
3
Identifika zaitez
Identifikazio-metodoa hautatu duzunean, Cl@ve-k identifikazio-pantailara eramango zaitu. Pantaila hau aukeratutako metodoaren araberakoa da.
Aldi baterako Cl@ve (Cl@ve PINa) hautatu baduzu, ondorengo pantaila agertuko da:
Aldi baterako Cl@ve (Cl@ve PINa) sistemari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu ondorengo estekan: Cl@ve PINa .
Aldiz, Cl@ve iraunkorra hautatu baduzu, beste pantaila hau agertuko da:
Cl@ve iraunkorrari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu ondorengo estekan: Cl@ve iraunkorra.
Zure NAN elektronikoarekin edo ziurtagiri elektronikoarekin identifikatzeko aukera ere izango duzu. Kasu horretan, pantaila desberdina agertuko da, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Gainera, hainbat ziurtagiri elektroniko instalatu badituzu, sistemak galdetu egingo duzu zein erabili nahi duzun.
-
4
Itzuli administrazio elektronikoko zerbitzura
Hautatutako metodoaren bidez behar bezala identifikatu zarenean, Cl@ve-k automatikoki eramango zaitu erabili nahi duzun administrazio elektronikoko zerbitzura (adibidearekin jarraituz, DGTaren puntu eta aurrekariak kontsultatzeko zerbitzua).