accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Maiz egiten diren galderak (FAQs)

  • Zenbat aldiz erabil daiteke Cl@ve PINa?

    Acordeón de Zenbat aldiz erabil daiteke Cl@ve PINa?

    Zure mugikorrean jasotako PINa behin bakarrik erabil daiteke sistemara sartzeko.

    Gainera, jasotako PINa 10 minuturen buruan erabili beharko duzu, denbora hori igarota, Cl@ve sistemara sartu ez bazara, PIN berri bat eskatu beharko baituzu.

    Gogora ezazu PIN bidez zure burua identifikatu ondoren, Cl@ve sistema onartzen duten zerbitzuetara sartu ahalko zarela, Egoitza Elektronikoan saioa amaitu arte edo nabigatzailea itxi arte.

  • Cl@ve PINarekin beste herritar baten izenean izapideak burutu al ditzaket?

    Acordeón de Cl@ve PINarekin beste herritar baten izenean izapideak burutu al ditzaket?

    Sistema hau esklusiboki diseinatu da beren izenean ari diren pertsona fisikoentzat.

  • Cl@ve PIN formatua: Zenbat karaktere? Nik aukera dezaket PINa?

    Acordeón de Cl@ve PIN formatua: Zenbat karaktere? Nik aukera dezaket PINa?

    PINak 3 karaktere alfanumeriko izango ditu eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sortzen du.

    Zure mugikorrean jasoko duzun PINak letrak ("ñ" izan ezik) eta/edo zenbakiak (zero, bat, zortzi eta bederatzi izan ezik) izan ahalko ditu.

    Adibidez, "XOI" PINa jasotzen baduzu, autentifikazio-pantailan sartu beharko dituzun karaktereak dira "ixa", "o" eta "i" letrak.

    PINak eta guk eskaera egiteko momentuan emandako gakoak osatzen dute izapideak modu telematikoan burutzea ahalbidetzen duen sarbide-kodea.

  • Zer egin behar dut eskatu ez dudan Cl@ve PIN bat jasotzen badut?

    Acordeón de Zer egin behar dut eskatu ez dudan Cl@ve PIN bat jasotzen badut?

    Edozein arrazoirengatik eskatu ez duzun PIN bat jasotzen baduzu, baliteke norbait zure izenean aritzen saiatzen egotea. Zaude lasai, zu baitzara zure izenean jardun ahalko duen bakarra.

    Egoera errepikatu egiten bada, jarri harremanetan Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin anomalia jakinarazteko.

  • Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Acordeón de Ezin dut nire arazoa konpondu eta laguntza gehigarria behar dut.

    Cl@ve sistema erabiltzeko laguntza gehigarria behar baduzu, honako bideak erabiliz eska dezakezu: