Segurtasuna hobetzeko, Cl@ve PIN sistemak bere portaera aldatu du, eta erabilera bakarreko gako gisa konfiguratu da (OTP), autentifikazio bat eskatzen den bakoitzean PIN berri bat lortu behar dela bermatzeko.
Hala, zure telefono mugikorrean jasotzen duzun PINa behin bakarrik erabil daiteke sistemarako sarbidea osatzeko.
Gainera, jaso duzun PINa 10 minutu baino lehen erabili beharko duzu; izan ere, denbora hori igarota, Cl@ve-ra sartu ez bazara, PIN berria eskatu beharko duzu.
Gogoratu PIN bidez identifikatu ondoren Cl@ve onartzen duten zerbitzuetara sar zaitezkeela Egoitza Elektronikotik deskonektatu edo nabigatzailea itxi arte.