Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa bateratzera eta sinplifikatzera bideratutako sistema da Cl@ve. Horren helburu nagusia da herritarrak Administrazioaren aurrean identifikatu ahal izatea, hitzartutako gakoen bidez (erabiltzailea gehi pasahitza), zerbitzuak baliatzeko gako desberdinak gogoratu behar izan gabe.
Cl@ve-k NAN-e eta ziurtagiri elektroniko bidezko egungo sarbide-sistemak osatzen ditu, eta aukera ematen du sinadura hodeian egiteko urruneko zerbitzarietan zaindutako ziurtagiri pertsonalekin.
Identifikaziorako, autentifikaziorako eta sinadura elektronikorako plataforma komuna da, sistema elkarreragile eta horizontala, administrazio publikoek beren identifikazio- eta sinadura-sistemak inplementatu eta kudeatu behar izatea saihesten duena, eta herritarrek identifikazio-metodo desberdinak erabili behar izatea Administrazioarekin elektronikoki harremanetan jartzeko.
Ziurtagiri elektronikorik ez duenari izapide elektronikoetarako sarbidea emateaz gain, Cl@ve sistemak erabilera erraz eta segurua eskaintzen du, QR bat eskaneatuz, autentifikazio-eskaera bat berretsiz edo pasahitz iraunkor baten bidez. Sistema horrek, gainera, ziurtagiri elektronikoak dituen sinadura elektronikoa onartzen ez duten gailu mugikorretan izapidetze elektronikoa ahalbidetzen du.