Administrazioaren zerbitzu elektronikoetara maiz sartu behar duten pertsonentzat diseinatutako autentifikazio-sistema da. Erabiltzaile-kode bat, zure NAN edo AIZ, eta aktibazio-prozesuan ezartzen den pasahitz bat erabiltzean oinarritzen da. Pasahitz hori zuk bakarrik ezagutu behar duzu. Aktibazio-prozesura sartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erregistraturik sisteman.
Segurtasun-maila handia behar duten administrazio elektronikoko zerbitzuen kasuan, sistemak indartu egiten du autentifikazioa erabilera bakarreko zenbaki-kode bat sartzeko eskaerarekin (One Time Password, OTP). Kode hori aurrez bidaltzen da, SMS mezu bidez, zure telefono mugikorrera.