Sartu zure bilaketa
accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Segurtasuna

Pasahitzen segurtasun-eskakizunak

Sistemak segurtasun-maila jakin bat izan dezan, beharrezkoa da sarbide-pasahitzak zenbait gutxieneko eskakizun betetzea, erasoen aurrean indartsua dela bermatze aldera.

Cl@ve iraunkorraren pasahitzarentzat ezarritako eskakizun nagusiak dira:

  • Gutxienez ere 8 karaktere izatea.
  • Gutxienez ere honako talde bakoitzeko karaktere bat izatea: letra xeheak, letra larriak, zenbakiak eta karaktere bereziak.
  • "ñ" eta "ç" letrak eta baita tileta daramaten bokalak ere onartzen dira. Karaktere berezi gisa ondorengoak erabil daitezke:
  • ¡!$?%&#@/\()=¿?*[];,:._<>+-
  • Pasahitzak 16 karaktere edo gehiago baditu, ez da murrizketarik egongo erabili beharreko karaktere motei dagokienez (ondorioz, esaldi oso bat erabili ahalko da pasahitz gisa).
  • Pasahitzak ezingo ditu barne izan izena, abizenak edo NANa.
  • Pasahitza berritzean, ezingo da aurreko pasahitza erabili.

Zure pasahitza 2 urteren buruan iraungiko da eta derrigorrezkoa izango da pasahitza aldatzea denbora hori igarota. Denbora hori igarota zerbitzura sartzean, pasahitza berri dezazun eskatuko zaizu. Halaber, edozein momentutan aldatu ahalko duzu pasahitza aldatzeko zerbitzua erabiliz eta, momentu horretatik aurrera, 2 urteko iraupena izango du.

Pasahitzen segurtasunaren inguruko gomendioak

Gainera, gomendagarria da honako zuzenbideak jarraitzea pasahitz seguruak sortu eta kudeatzeko garaian:

  • Bestelako sistema edo zerbitzuetan erabiltzen duzun pasahitz bera erabiltzea saihestea.
  • Pasahitzean informazio pertsonalik ez erabiltzea: izen berezia edo senideen izenak, abizenak edo jaiotze-datak. Eta, jakina, inoiz ere ez erabiltzea NAN edo telefono-zenbakiaren moduko datuak
  • Teklatuaren oinarrizko sekuentziak erabiltzea saihestea (esaterako: “asdf” edo zenbakiz osatutakoak: “1234”, etab.).
  • Pasahitz berean karaktere berak ez errepikatzea. (adib.: “111222”).
  • Erabiltzailearekin lotutako eta erraz ondoriozta daitekeen daturik ez erabiltzea, edo datu mota horietatik eratorritakoak. (adib.: ez jarri pasahitz gisa goitizenik, gogoko aktorearen edo pertsonaiaren izenik, etab.).
  • Ez idatzi edo ez jaso pasahitza paper edo dokumentu batean, eta ez bidali inoiz pasahitza posta elektroniko edo SMS bidez. Halaber, ez da pasahitza aipatu behar elkarrizketa batean edo inolako komunikaziotan.