Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Contenido web

Sinadura burutzea

Dokumentu baten sinadura burutu ahal izateko, aldez aurretik honako urratsak eman behar dira:

1. Cl@ve sisteman alta hartzea.

2. Pasahitza sortzea. Bi kasu gerta daitezke.

2.1. Cl@ve sisteman lehendabizikoz erregistratzen diren erabiltzaileak eta dagoeneko Zure Gizarte Segurantza atariko erabiltzailea eta pasahitza duten erabiltzaileak.

Sistemara sartzeko segurtasuna areagotzen denean, pasahitz berri bat ezartzea eskatuko da eta pasahitz berri hori erabili beharko da aurrerantzean autentifikazio helburuetarako. (Ikus erabiltzailearen gida "Pasahitzen eguneraketa" atalean).

2.2. Momentu horretan Cl@ve sisteman erregistratutako erabiltzaileak. Dagokion eskuliburuari jarraituz sortuko da pasahitza.

3. Autentifikazio-gakoak eta sinadura sortzea.

Cl@ve sistema erabiliz, herritarrak bere autentifikazio-gakoak eta sinadura sor ditzake bi fase desberdinetan:

3.1. Bere borondatez. Herritarrak nahi duenean sortu ahalko ditu bere autentifikazio-gakoak eta sinadura eskaeraren araberako gakoak sortzeko ekintza independente batean. (Ikus erabiltzailearen gida "Eskaeraren araberako gakoen sorrera" atalean).

3.2. Lehenengo sinaduraren momentuan. Herritar batek dokumentu bat sinatu nahi badu lehenengo aldiz eta oraindik autentifikazio-gakoak eta sinadura sortu ez baditu, sinadura burutu aurreko prozesu batean sortuko zaizkio. (Ikus erabiltzailearen gida "Gakoen sorrera lehenengo sinaduran" atalean).

Aurreko urratsak eman ondoren, herritarrak sinatu ahalko ditu Cl@ve sistemaren barne dauden administrazioaren zerbitzuetako dokumentuak. Pixkanaka, administrazio gehiago sartuko dira Cl@ve sisteman, Estatuko Administrazio Orokor guztia eta interesa duten beste administrazio batzuk sistemaren barne egon arte.

Hain zuzen ere Cl@ve sistemaren bidez zerbitzuak ematen dituzten erakundeen heterogeneotasuna dela eta, herritarrak aldaketak sumatuko ditu sinadura-prozesuan zehar agertzen zaizkion pantailetan. Honen arrazoia da zenbait erakundek funtzio espezifikoa dutela sistemaren barnean eta, sistemak prozesuak eskatzen dituen segurtasun-bermeak eskaini ahal izateko, prozesuetan erabiltzen den informazioa administrazio desberdinek zaindu eta kudeatzen dutela.

Bereziki garrantzitsuak dira sinadura-prozesuan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza (DTIC) Cl@ve plataformaren kudeatzaile gisa, Gizarte Segurantzaren Informatika Zuzendaritza (GISS) konfiantzako zerbitzu-emaile gisa, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia erregistro bakarraren erantzule gisa eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusia konfiantzako zerbitzu-emaile eta egiaztatze-agintaritza gisa. Beraz, gerta liteke erakunde hauen logotipoak agertzea herritarrak autentifikazio eta/edo sinadura bidez erabili nahi duen zerbitzua ematen duen administrazioaren logotipoekin batera. (Ikus erabiltzailearen gida "Sinadura-prozesua" atalean).

SINADURA PROZESUA

  • FASEA 1- AUTENTIFIKAZIO PROZEDURA

  • FASEA 2- PASAHITZAREN EGUNERAKETA

  • FASEA 3 - PROZESUAREN JARRAIPENA

  • FASEA 4 - IZAPIDE BATERA SARTZEA

  • FASEA 5 - SINADURA GAKOAK SORTZEKO PROZEDURA

  • FASEA 6 - SINADURA PROZESUA

  • FASEA 7 - SINADURA PROZESUAREN AMAIERA

  • FASEA 8 - ADMINISTRAZIO IZAPIDEAREN AMAIERA