accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Legezko oharra

clave.gob.es webgunea Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako Zuzendaritzaren (egoitza: calle Mª de Molina, nº 50 - 28071 Madrid) jabetzakoa den interneteko domeinua da.

Legezko ohar honetan jaso dira sarbide eta erabilerarako baldintza orokorrak.

Webgune honen erabilerak baldintza orokor hauen berariazko onarpen osoa dakar, erabiltzailea webgunera sartzen den momentuan duten bertsioaren arabera, webguneko zenbait edukirentzat edo zerbitzurentzat aplikagarriak izan litezkeen baldintza bereziak kaltetu gabe. Edozein kasutan, informazioaren eta zerbitzuen eguneratzea ez da berehalakoa izango, beraz desberdintasunak gerta litezke. Beti ere webguneko informazioa, zerbitzuak eta edukiak eguneratuta daudela eta zehatzak direla egiaztatzea gomendatzen dugu.

Aldaketak

Webguneko zerbitzuak hobetzeko xedearekin, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak erreserbatuta du, edozein momentutan eta erabiltzaileei aurrez jakinarazi gabe, webguneko aurkezpena, konfigurazioa, zehaztasun teknikoak eta zerbitzuak alde bakar baten erabakiaz aldatzeko eskubidea.

Halaber, erreserbatuta du erabilera-baldintza hauek eta beste edozein baldintza berezi edozein momentutan aldatzeko eskubidea.

Estekak eta hiperestekak

Baliteke webgune honetako hiperestekek erabiltzailea hirugarrenen webguneetara bideratzea. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak ez du bere gaineko erantzukizunik hartuko gune horietan egon litezkeen edukiak, informazioak edo zerbitzuak direla eta, webgune horiek bere jabetzakoak ez baitira eta ez baititu bertako edukiak berrikusten. Eduki, informazio eta zerbitzu horiek izaera informatiboa izango dute soilik eta ez dute esan nahi eduki edo gune horien jabeak diren pertsona edo erakundeekin erlaziorik dagoenik.

Domeinuaren beraren estekari dagokionez, hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi inolaz ere inolako harremanik dagoenik Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzaren eta hiperesteka duen webgunearen jabearen artean, ez eta Zuzendaritzak beste webgune horretako edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko edo ulertutzat emango Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak hiperesteka berariaz onartu duenik, edo hiperesteka duen webgunean eskainitako edo emandako zerbitzuak inolaz ere gainbegiratu edo onartu dituenik.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak ez du inolaz ere bere gain erantzukizunik hartzen hiperestekaren jabe den erakundeak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moralitatearen inguruan. Erabiltzaileak bere erantzukizun pean hartzen ditu hiperestekaren webgunera sartzearen ondorioz gerta litezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.

Hiperesteka barne duen webguneak ezingo du ageri Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzaren jabetzakoa den inolako marka, izen, logotipo, eslogan edo ikur bereizgarririk, hiperestekaren parte direnak izan ezik.

Hiperesteka barne duen webguneak ez du izango legez kontrako, moralaren kontrako eta oro har onartutako ohitura egokien kontrako edukirik, ez eta hirugarrenen edozein eskubideren kontrako edukirik.

clave.gob.es atariaren diseinuaren, logotipoen eta bestelako irudien gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Bai atariaren diseinua eta horren iturburu-kodeak, eta baita bertan ageri diren logotipoak, markak eta bestelako ikur bereizgarriak Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzarenak edo Cl@ve sisteman parte hartzen duten organismo eta erakundeenak dira eta dagozkien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen bitartez babestuak daude. Babes horrek bertan ageri diren irudiak ere barne hartzen ditu.

Horien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta dago Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzaren berariazko baimena izan ezean. Atal honetan adierazitako atari honetako elementuak erabiltzeko erabiltzaileari ematen zaion lizentziak honako ekintzak onartzen ditu soilik: erabiltzaileak eduki horiek deskargatzea eta edukien erabilera pribatua egitea, beti ere eduki horiek zatitzen ez badira.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak hirugarrenen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak errespetatuko dituela adierazten du; horregatik, gune honek zure eskubideak urratzen dituela uste baduzu, inprimaki  honen bidez (leiho berrian irekiko da) gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak berariaz debekatzen du "framing"-ak egitea edo hirugarrenek bestelako mekanismoak erabiltzea bere atariko jatorrizko diseinu, konfigurazio edo edukiak aldatzeko xedearekin.

Webgunearen erabilerari buruzko estatistikak

Cl@ve sistemaren webguneak Google Analytics aplikazioa erabiltzen du eta aplikazio horrek aldi baterako cookieak instalatzen ditu txosten estatistikoak sortzeko helburu bakar eta esklusiboarekin. Esaterako, orrialde bakoitzaren bisita-kopurua, bisiten orduak eta egunak, etab.

Cookieak erabiltzailearen nabigatzailean sortzen diren fitxategiak dira erabiltzaileak webgunean burutzen dituen jardueran erregistratzeko. Cookie batek ez du pertsona bat identifikatzen, baizik eta ordenagailu-nabigatzaile-erabiltzaile konbinazio bat. Aldi baterako iraupen mugatua dute eta ez dira inoiz erabiltzen informazio pertsonala biltzeko.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak Datu Pertsonalak Babesteko Espainiako Bulegoaren legezko erregelamendua eta gidalerroak jarraitzen ditu.

Zehazki, instalatuko diren cookieak honakoak izango dira:

 
Cookie Xedea
__utma Erabiltzaileak eta saioak desberdintzeko erabiltzen da
__utmb y __utmc Saio/bisita berriak ezartzeko erabiltzen da
__utmz Trafikoaren jatorria erregistratzen du

 

Cl@ve webgunean zehar nabigatzeko ez dago cookie hauek instalatzeko baimenik eman beharrik: zuk zeuk desgai ditzakezu zuzenean cookieak nabigatzailetik.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Legezko ohar honetako baldintzen interpretazioan gatazka edo auziren bat agertuko balitz, eta baita webgune honetako zerbitzuekin loturiko edozein arazo ebazteko ere, Espainiako legeak aplikatuko dira. Webgunera sartzearekin edo webguneko zerbitzuen erabilerarekin loturiko edozein gatazka ebazteko, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako Zuzendaritzak eta erabiltzaileak onartzen dute erabiltzailearen bizitokiko epaitegi eta auzitegien agintaritzaren pean jarriko direla, beti ere Espainian badago.