Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Contenido web

Noiz iraungitzen da?

Segurtasuna areagotze aldera, Cl@ve PIN sistemak bere jokabidea aldatu du eta orain erabilera bakarreko gako gisa konfiguratzen da (OTP), honela bermatzen da autentifikazioa eskatzen den bakoitzean PIN berri bat eskuratu beharko dela.

Beraz, zure mugikorrean jasotako PINa behin bakarrik erabil daiteke sistemara sartzeko.

Gainera, jasotako PINa 10 minuturen buruan erabili beharko duzu, denbora hori igarota, Cl@ve sistemara sartu ez bazara, PIN berri bat eskatu beharko baituzu.

Gogora ezazu PIN bidez zure burua identifikatu ondoren, Cl@ve sistema onartzen duten zerbitzuetara sartu ahalko zarela, Egoitza Elektronikoan saioa amaitu arte edo nabigatzailea itxi arte.