Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua
Contenido web

Prozedurak

Ondoren deskribatu egin ditugu Cl@ve iraunkorraren aktibazioarekin, erabilerarekin eta kudeaketa pertsonalarekin lotutako prozedurak.

Erabiltzaileen aktibazioa

Zerbitzu honen bidez zure Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea aktibatu ahalko duzu eta zure sarbide-pasahitza sortu.

Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea aktibatzeko, aktibazio-zerbitzura sartu behar duzu eta bertan eskatuko zaizu zure erabiltzailea (NAN edo AIZ), zure helbide elektronikoa (alderatzeko datu gehigarri gisa) eta erregistroaren momentuan eman zizuten aktibazio-kodea.

Sartu zerbitzura(Abre en nueva ventana)

Datuak zuzenak badira, sistemak SMS mezu bat bidaliko dizu erabilera bakarreko zenbaki-kode batekin (One Time Password edo OTP) eta kode hori sartu beharko duzu dagokion inprimakiaren eremuan. Zuzena bada, sistemak nahiago duzun pasahitza ezartzen utziko dizu, betiere gutxieneko segurtasun-eskakizunak betetzen baditu. Pasahitz hori izango da aurrerantzean erabili beharko duzuna administrazio elektronikoko zerbitzu batek pasahitza eskatzen dizun bakoitzean.

Aktibazio-kodea gaizki sartzen baduzu 5 alditan baino gehiagotan, sistemak hala jakinaraziko dizu eta berehala aktibazio-kodea blokeatuko du. Kasu horretan, aktibazio-kode berri bat sortu beharko da eta, horretarako, berriz ere erregistroa burutu beharko duzu Cl@ve sisteman.

Pasahitzaren kudeaketa

Zure pasahitza ahaztu baduzu edo besterik gabe aldatu nahi baduzu, berriz ere ezar dezakezu edozein momentutan ondorengo prozeduretako bati jarraituz.

  • Pasahitza aldatzea

Iraungitze- edo segurtasun-arrazoiak direla eta, pasahitza aldatu nahi izatea gerta liteke. Horretarako, sartu pasahitza aldatzeko zerbitzura eta jarraitu bertan adierazitako urratsei.

Sartu zerbitzura erabiltzaile eta pasahitzarekin(Abre en nueva ventana)

Sartu zerbitzura ziurtagiri digitalarekin(Abre en nueva ventana)

  • Pasahitza ahaztea

Pasahitza ahaztu baduzu edo pasahitza blokeatuta geratu bada gehienezko 5 saiakeren kopurua gainditu delako, pasahitz berria ezarri ahalko duzu, betiere aktibazio-kodea gorde baduzu. Horretarako, sartu pasahitza aktibatzeko zerbitzura eta jarraitu bertan adierazitako urratsei.

Sartu zerbitzura(Abre en nueva ventana)

  • Aktibazio-kodearen galera

Aktibazio-kodea gorde ez baduzu, kode berri bat eskuratu ahalko duzu berriz ere Cl@ve sisteman erregistroa burutuz.

Erabiltzaileari baja ematea

Zure Cl@ve iraunkorraren erabiltzaileari baja ematea posible da zerbitzu hau erabiliz.

Edozein arrazoirengatik ez baduzu aktibo mantendu nahi zure Cl@ve iraunkorraren erabiltzailea, baja emateko zerbitzua erabili beharko duzu, zure uneko Cl@ve iraunkorra edo ziurtagiri digitala erabiliz.

Cl@ve iraunkorra erabiliz sartuz gero, Cl@ve iraunkorra sartu ondoren sistemak SMS bidez bidaliko dizu egiaztapenerako zenbaki-kode bat eta kode hori idatzi beharko duzu dagokion inprimakiaren eremuan. Kodea zuzena bada, sistemak baja emango dio zure erabiltzaileari Cl@ve iraunkorraren sisteman.

Sartu zerbitzura erabiltzaile eta pasahitzarekin(Abre en nueva ventana)

Pasahitza ahaztu baduzu edo baja izapidetu nahi baduzu, ziurtagiri digitalarekin sar zaitezke. Kasu horretan, ez dizugu egiaztapen-koderik eskatuko eta baja berehala izapidetuko da.

Sartu zerbitzura ziurtagiri digitalarekin(Abre en nueva ventana)

Beranduago, edozein momentutan, zure Cl@ve iraunkorra berriz aktibatu nahi baduzu, berriz ere burutu beharko duzu erregistroaren izapidea Cl@ve sisteman.